UZTAILAREN 21-22-23-24  Sorkuntzak eta  topaketa artistikoak ITSASUN (Lapurdi)      

HEMEN KLIKA EZAZU EGITARAUAREN TELEKARGATZEKO 

EGITARAUA EGUNEZ EGUN :

OSTEGUNA 07/20  -  OSTIRALA 07/21  -  LARUNBATA 07/22  -  IGANDEA 07/23 PREZIOAK-TXARTELTEGIA - LAGUNTZAILEAK

Izan! Erran! Sortu!

« Eleetan...Aldaxken dardara. Kantatzen duen gizonak eskuarekin zebatu du hitzez osaturiko ke bat. Zizelkadura isurkor bilakatzen da, eta ereiten gaitu. Orduan taupadak espazioa du betetzen, nun egoiten giren aro-lehenen behatzeko dardaran. »

Antilletako Solasak, Edouard Glissant

grow trees not amies

                                  «Gu geu izango gaitun bizitzaren enbor eta ardatz,                                                         lurraren ilunberik beltzenean erroturik erroak,                                                               ortzirik argitsuenean zabalduko zetinagu adarrak,                                                                                     eta eguzkia, ilargia eta argizagiak emango fruitu »                              Josean Artze

EDITO :

«Orain, badakit aldatu naitekela bestearekin elkartrukatuz, ni galdu edo desitxuratu gabe…» … Edouard Glissant

« Nortzuk garen jakitea, nondik etortzen garen, iturriaren freskotasuna berratzeman, biziaren dardara berratzeman… «sortzeko boterea» den tradizio batean haztea, gaur egun beharrezkoa den haria ehuntzen segitzeko, beste edozein gauza baino gehiago, indarra da. Baina gure identitatea ez da ere betiko finkatua, mugimenduan da, beldurrik gabe harremanean engaiatua, berritzen eta aberazten elkartrukean.

Jaiotza, berjaiotza, horrela joaten gara gu munduan zehar…

Ongi etorri !

Beñat Achiary, festibalaren artistiko zuzendaria

ESKERRAK…

Ezkandrai elkartearen alboan… haien sostengu, diru-sostengu publiko (Kontseilu Orokorra, Herrialde Akitania Berria Kontseilua, Drac), Euskal Kultur Erakundea, Mikel Laboa Katedra, sostengu pribatuak, edozein motako laguntzak, Itsasu eta Kanboko udal-etatik hasiz, baita ere bertako elkarteak, ahantzi gabe laguntzaile, artista, teknikari… Erran nahi baita 21.Errobiko Festibal hori gauzatu duten guzieri. Gonbidatzen zaituztegu lan horren fruituak gurekin jastatzea eta partekatzea !

Maite Etxemendi-Axiari, Ezkandrai Elkartearen lehendakaria