OIHANETAN IBIL GAITEN

Arratsaldeko 3etarik 5ak arte, IBILALDI MUSIKALAK

…haur eta helduekilan, inguruko muino eta oihanen freskuran, JChristian Irigoyen akordeonista eta Céline Latasa kontalariak prestaturik : aurten ere, ibilbide jostagarri baten bidez, haurrak eta familiak Itsasuko arbol ohargarri batzuen ezagutzera joanen dira, festibaleko musikari, dantzari eta beste artistekin batera.

Prezioa : 5€ helduentzat eta 3€ haurrentzat (askaria barne)

Info : 06 33 72 55 53
ErrobikoFestibala.11_byDucasse.0039