IKASTALDI ETA TAILERRAK

BOTZA ETA KANTUA uztailaren 16-tik 19-era
"Roy'art théâtre"-eko David Goldsworthy eta Beñat Achiary-rekin
Kantua, arnasa, botzaren heziketa, inprobisaketa… Kreatibitatea lan horren bihotzean da, « body and soul » afro-amerikanoek erraiten duten bezala… gorputz eta arima !
Gunea : Isasu - "kantinan" • 4 egun osorik • 
Bertan lo egiten ahal da

Prezioa: 200€ normala - 150€ apala - 100€ gazteentzat 
Tél: 06 13 13 10 88


IZENA EMAITEKO INPRIMAKIA TELEKARGATU

 EPSON MFP image

DANTZA GORPUTZA ETA PAISAIA, uztailaren 15etik 21era
Franck van de Ven-ekin, Amsterdam-eko dantzaria. "BODY WEATHER", naturan dantzatzea, konzentrazioa zorrozteko, eta norberaren konzientzia gune baten elementu gixa garatzea. Tailer batzu barnean egiten dira ere.

Guneak : Makea eta Kanbo • 7 egun • 
frank.bwa@xs4ll.nl - Tél. : 0031206842 568 


INFORMAZIOAK TELEKARGATU

stage danse corps et paysage
 
Liburu neurtzaintza Julie Lobatorekin, Herri Hezkuntzako hartzailea.

Irakurketa kolektiboa asmatua izan zen XIX. mendeko langileen zirkuluetan, gero erabilia gerla denboran ihardukitzaileen artean, eta aspalditik Herri Hezkuntzako elkarteetan. Helburua ? kolektiboki liburu bat ulertzea, bere hedadura neurtzea, irakurtzaleen pertzepzio desberdinak elkarri emanez…


Ostiralean, 07/20ean, goizeko 10etik 13ak arte

Argibide ta inzkripzioak… 06 38 43 27 73   Urririk
 
Baxe-Nafarroko jauziak eta beste…

Ongi etorri deneri… euskal jauziak ezagutzen badituzue edo ez, plazer handi bat izanen da denentzat eta giro on batean dantzan ariko zirezte.

Larunbatean, 21ean, goizeko 10etik 12ak arte, eta arratsaldeko 2etarik 4ak arte

Argibideak 06 76 77 38 47      Parte hartze librea