UZTAILAREN 19-20-21-22 etan...

...Sorkuntzak eta  topaketa artistikoak ITSASUN (Lap)

HEMEN KLIKATU EGITARAUA TELEKARGATZEKO      

IZAN! ERRAN! SORTU!

EXISTER! DIRE! CRÉER!

« Eleetan...Aldaxken dardara. Kantatzen duen gizonak eskuarekin zebatu du hitzez osaturiko ke bat. Zizelkadura isurkor bilakatzen da, eta ereiten gaitu. Orduan taupadak espazioa du betetzen, nun egoiten giren aro-lehenen behatzeko dardaran. »

Antilletako Solasak, Edouard Glissant

EDITO : POPULUEN KANTU SAKONA

grow trees not amies

Erran zahar batekin Navajoek diote : « Gaixo gizaki bat baizik ez naiz, kantu bat ere ez dut ezagutzen… » Bai, kantua dugu gure aberastasun handiena… urrats eta hatsarekin baizik gelditzen bagira ere, kantua beti gurekin dugu… Bainan gure baitan nola sortzen ote da kantua ? « Guk geuk kantua bainoago, kantuak gaitu gu hautatzen… kantu-ontzi izanez, kantu-bide eta aldarri ere gakizkion. Ez dagokio besterik kantariari kantatzen uztea kantuari, beragan kanta dezan beteki...Hegaldatzea besterik ez zaio geratzen bihotzetik beste bihotzen bila…» Hitz labur eta sakon batzuekin, Josean Artzek bazakien kantariaren barne-barneko sentimendua adierazi, nola kantariak kantua errezebitzen eta eskaintzen duen besteeri, bihotzaren dardaratik izarreraino…Joseanen hitzekin gogoan, Errobiko Festibalaren 23. edizio hau dedikatzen dugu populu guzien kantu sakoneri. Mitakuye oyasin (en lakota), denak loturik… Ongi etorri !

Beñat Achiary, directeur artistique du festival

  «Gu geu izango gaitun bizitzaren enbor eta ardatz, 
 
                         lurraren ilunberik beltzenean erroturik erroak,                
ortzirik argitsuenean zabalduko zetinagu adarrak,  

                eta eguzkia, ilargia eta argizagiak emango fruitu »                                                                                                                                             Josean Artze

Peinture de Pascal Daudon - Flore des Landes -  série Mythos

ESKERRAK…

Ezkandrai elkartearen alboan… haien sostengu, diru-sostengu publiko (Kontseilu Orokorra, Herrialde Akitania Berria Kontseilua, Drac), Euskal Kultur Erakundea, Mikel Laboa Katedra, sostengu pribatuak, edozein motako laguntzak, Itsasu eta Kanboko udal-etatik hasiz, baita ere bertako elkarteak, ahantzi gabe laguntzaile, artista, teknikari… Erran nahi baita 21.Errobiko Festibal hori gauzatu duten guzieri. Gonbidatzen zaituztegu lan horren fruituak gurekin jastatzea eta partekatzea !

Maite Etxemendi-Axiari, Ezkandrai Elkartearen lehendakaria