OSTEGUNA 07/18

17:00 Sanoki Solasaldi-Ikusgarria : 
EMAZTEAK SORKUNTZA ARTISTIKOAN  Pınar  Selek-ekin 
19:00 Festibalaren estrenaldia Sanokin antolatzaile, artista, hautetsi, ikusle, festibalzale, TXINPARTAK taldeak animaturik (Garaziko musikak)

21:30  Atharrin :  ERRESISTENTZIA ERRITMOAK

DUO ACCIACCATURA,

Berta ARES LOPEZ/biolina, Nacho LAGUNA /gitara, theorbe

Musika baroka bat... ez ainitzetan entzuten den bezala! Dantzan, dardaran... sua bezain bizia!
Arrabitalari miresgarri bat, soinu inadrtsua bezain sotila duena, joko oldartsua duen gitarista batek lagundurik.
Intimitate arraroa lantzen duen bikotea, esku fiñ batek eskainitako su-mendia.
WEB GUNEA

NAÏSSAM JALAL quintet RHYTHMS OF RESISTANCE

Naïssam Jalal : flauta, nay, kantua
Mehdi Yachou ( Chaïb ) sax tenor, soprano, perkusio eta kantua      
Karsten Hochapfel : gitara eta txeloa 
Zacharie Abraham : kontrabaxua eta kantua   
Arnaud Dolmen : bateria eta kantua
 
Frantses-Siriar flautalari haundia, heldutasun artistikoan, etengabe beren berezitasun eta giza egiazkotasunaz harritzen gaituzten proiektuak sortzen ditu. Hala da "Rythms of Resistance"-ekin.

Ikusgarri honetan, Naïssam Jalal-ek esku batetan, bihotz batetan, hats batetan, Ekialdeko musiken eta Mendebaldeko bat-bateko musiken munduak biltzen ditu.
Musikari liluragarriz inguraturik, musika trinko bat jotzen du, askatasuna, sakontasuna eta engaiamendua arnasten duena... bizia, argitsua, edertasunean biltzen gaituena.

WEB GUNEA

BATOUTO BAL I  : TRIPOUX



Hirukote gastronomiko ahotik ezin utzia, gure mahainera gonbidatuko ginituzke dudarik gabe! Hemen... gusto ona maite dugu, gustoa duen guzia,
puska txipiak ere, bereziki puska txipiak.
Tripoux-k dantzaldia berotzen du "Okzitandar saltsan", Ariegako eta Auberñiako burreak, Biarneko branle eta jauziak, Gaskoiniako rondeus eta kongoak, Kerziko inguruko, branlon... bai eta ere zuen matxa, mazurka, polka, skotitxa eta balsa maiteenak. 
Musette hautu bat proposatua zaizue : paso doble, txatxa, bolero, baion maiteenak.
Hilezinak, inoxidableak, nekaezinak, Tripoux-ek hiru ordu eta gehio eramaiten zaituzte dantzaldian!
Raymond Cadanse / Johny Bit Junior (Bastien Fontanille) : eskusoinu kromatikoa enegiarekin jotzen du, su eta karrez bere banjoa, eta axola gabez bere jostailu "tunatuak". Eta kantatzen du... ama birjina irakurtzen, otoizten... irrifarrerik aldiz... ez. 

Fracisse Cabrette / Georges Michel (Maxence Camelin) : Haize jauna... bere oboetan, kornemusetan ufatzen du. Hauskorik ez delarik... bere saxofoia bai eta ere... edo modu meloditsuan tripetan gordetzen zuen bere azken apairuaren ispiritua.

Fouzy Pétard / Forro Sifredi (Fawzi Berger) : Bimbadaboum bam PAF ! Jotzen ditu, torratzen ditu, maleziarekin, bere arau gabezko perkusioak!
Eta bozkarioz tarrantatzen du erritmozko suzirian. Energia eta freskagarria : koktel tropikala tripoux salsan. 

TARIFS-BILLETERIE