07/19 EGUNEAN

EGUNAREN LABURPENA :

9:30 > 12:30 Luburu Neurtzaitza, luburutegi nomadan : Saul Alisky-ren «Être radical - Manuel pragmatique pour radicaux réalistes», liburuaren neurtzaintza Julie Lobato-rekin

10:00 Elizaldian : Emazteak sorkuntza artistikoan, Itxaro BORDA-rekin
Bere eleberri, olerki, artikulu, antzerkien bidez, Gerezien Denbora pastoralaren bidez, itzulpenen bidez... literatura euskaldunaren idazle garrantzitsuenetariko bat da. Bere desmartxen eta bere obren, bere gai maiteen, bre estiloaren bihotzean eramaiten gaitu.

12:00 Atharrin : bazkaria (prezioak hemen) 
14:00 Kafe Zabalik
15:OO Oihanetan Ibil Gaiten
17:00 KONTZERTUAK BATUTOEN ATERBEAN (prezio librea)

17:OO KONTZERTUAK BATUTOEN ATERBEAN

Batuto-ak – E. Glissant-ek asmatutako populua – , « dira beilari, nun gure esperantzek ez dituzten gure ekintzak oraindik topatu. Hala nola, amesten ditugun, ezagutzeak baino gehio ».

 I. GERTALDIA : Fawzi Berger-k/ perkusio, bateria…  Joseba Irazoki/ gitar elektriko/kantu topatzen du. Alisioek haizegoa topatzen dute!
 II. GERTALDIA: Eñaut  de Rezola/ arrabita eta bere gonbidatuak.  Bar (Bach) etik Arrabitara... Bach, baina ez baizik : Hego Amerikako musikak gonbidatzen dira ere!

 III. GERTALDIA : JOHNNY MAKAM
Johnny Makam taldearen soinu elektrikoak !

Balkanetako, Turkiako musikak…

Bulgariako, Turkiako eta Mazedoniako ohizko musikak erraberrituz, Johnny Makam taldeak sorgintzen zaitu, bere melodia azkarren, erritmo eroen eta Itsaso Beltzaren kantueri esker !

Duela jadanik urte batzu, taldeko kideek musika horien iturrietan edan dutela… Bainan heien jatorrizko gustuak ez dituzte ahanzten. Hala nola, rock psikedeliko, kolore jazziztiko edo inprobisaketa buruxoragarriak haien musikan beti aurkitzen ditugu !

Blues… zeibek erritmo erneak… “irrintzi tziganoa”… dantza !

Camille Holzer : Gitarra
Nicolas Oustiakine : Gitar apala
Yann le Glaz : Saxofoia
Stuart Dickson : Darbuka / Davul
Ebru Aydin : Kantua

ENTZUNGAI

EGITARAUAREN SEGIDA, 07/19 GAUALDIA