07/21 ARRATSALDEAN

 
EGUNAREN LABURPENA :
10:00 Elizaldian :
Solasaldi ikusgarria, "KANTUA, gure baitan dugun indar haundia", kantarien lekukotasunarekin. André Minvielle, Beñat Achiary, Jean-Michel Bedaxagar... Pierre Vilar-ek animaturik.
12:00 Atharrin : bazkaria (prezioak hemen) 
14:00 Kafe Zabalik
15:00 Oihanetan Ibil Gaiten 
17:00 KONTZERTUAK BATUTOEN ATERBEAN

17:00 BATUTOEN ATERBEA:

Batuto-ak - E. Glissant-ek asmatutako populua - , « dira beilari, nun gure esperantzek ez dituzten gure ekintzak oraindik topatu. Hala nola, amesten ditugun, ezagutzeak baino gehio ».

İki Tilkİ

Danborretatik botzetara, dena kantu!
Julie Lobato & Julen Achiary
Suzko botz, perkusio indartsu eta sotilak dituzten Ekialdeko musikariekin egin dituzten topaketeri esker, Julie eta Julen-ek haien bidaia segitu dute bendir-ak eskuetan, olerkiak ahoan!
Bidean, behatzen punttaz, danborren kantuak ikertzen dituzte eta lau eskuteako inprobisaketetan jalkitzen diren melodia berriak behatzen... larruen, egur durunden, kobreen testurekin jolasten dira.

Dantza joko, Anatoliako "aksak" erritmo mainguetan murgiltzen dira, haien botzak, larruen bibrazioen batera elkartuz... haien adixkideen kantuak kantzatzen dituzte, topaketa baten lekukotasun bat bezala.


Julie Lobato : perkusio, kantu, tapdance
Julen Achiary : perkusio, kantu

MADDI OIHENART & SOKAHOTS ORKESTRA

Maddi Oihenart kantari Xiberotarrak gaur egungo herri musikaren ahots ederrenetakoa du, hainbat musikarirekin partekatutako emanaldietan eta diskoetan erakutsi duenez. Xiberoan a cappella kantatzeko duten modu tradizionala eta gaur egungoa uztartzen dira Oihenarteren kantugintzan, jazz kantari handienak gogora ekartzen dituen naturaltasun eta sentiberatasun apartaz. Ez da harritzekoa beraz, jazz musikarien alboan topatu izana bere kantu askerako eremu egokia.

Sokahots Orkestra osatzeko 'artisau' lanetan aritu dira Jérémi Garat eta Maddi Oihenart. Kantuan Oihenart bera aritu da, eta Garat-ek jarri du biolontxeloa, gitarra, kontrabaxua, ttunttuna, perkusioa, organoa eta korua. Aniztasun hori erakutsi nahi dute Soka Hots Orkestra izenarekin. Xiberoako herri musikan inspiratuta, Itxaro Borda, Leire Bilbao eta Maddi Oihenart beraren hitzekin...
Maddi OIhenart : kantua
Jérémie Garat : txeloa, gitarra, kantua...

HEMEN ENTZUNGAI

RED CLOUD

Jean Dousteyssier
RED CLOUD, Sioux Oglalas tribuaren buruzagi handienetariko bat zen...

RED CLOUD, nehoiz ikusi gabeko topaketa bat da ere : lau lagun eta musikari inprobisatzaile-rena.
Lauek musika bide desberdinak eraman dituzte, eta bakotxak bere unibertso berezia eraiki du. Hala nola, haien bideak gurutzatzen badira, gauzak partikatzen dituztela segur gira : soinu berrien deskubritzearen nahia, inprobisaketaren edo konposizioaren bidez. 
Jazz, ohizko edo idatzizko musiken xenderetan abarkak zilatu dituzte! Errobiko Festibalan, topatuko dira bibraziozko eta erritmozko dantza pasionatu batetan!

Jordi Cassagne : biola gamba, baxu apala
Jean Dousteyssier : klarinetak
Benjamin Sauzereau : gitarra elektrikoa
Julen Achiary : bateria, botza

EGITARAUAREN SEGIDA, 07/21 GAUALDIA