UZTAILAREN 19-20-21-22 etan… FESTIBALA

...Sorkuntzak eta  topaketa artistikoak ITSASUN (Lap)

HEMEN KLIKATU EGITARAUA TELEKARGATZEKO      

IZAN! ERRAN! SORTU!

EXISTER! DIRE! CRÉER!

« Eleetan...Aldaxken dardara. Kantatzen duen gizonak eskuarekin zebatu du hitzez osaturiko ke bat. Zizelkadura isurkor bilakatzen da, eta ereiten gaitu. Orduan taupadak espazioa du betetzen, nun egoiten giren aro-lehenen behatzeko dardaran. »

Antilletako Solasak, Edouard Glissant
EDITO : SORKUNTZAREN BIHOTZEAN

grow trees not amies

Siria, Andalusia, Aragon, Brasil, Kuba, Hego eta Ipar Euskal Herri, Txekia, Okzitania-tik etortzen diren tradizio azkarreko artistak etorriko dira beren sorkuntzen eskaintzeko! Sorkuntza horien barnean, berriz asmatzen gira, bizi diren tradizioen indarraren, erlazio emankorren eta trukaketen bidez. Hara, nola den Errobiko Festibala, aroztegia, gonbidatzen zaituztegun su bazterra, sortu den geroztik. Aurten, begirada berezi bat proposatzen dizuegu : emazte artisten lekua eta eragina prozesu hortan : emazte artean edo gizonekin batera, sorkuntza artistikoari eramaiten diote haien ezinbestezko zuku eta  munduaren ikusmoldea.  

Beñat Achiary, festibalaren zuzendaria

SORTZEN …
Iluna gatik argitzen du ilunak     
Eta haurrak sortzen dira
Mundua larri dabilen arren :
Kaosaren muinetik
Hats berriak jazartzen doaz
Esperantzaz
Gose.

Argiaren gatik maite du gauak
Eta urratsak ematen dira
Aitzinera, bide lohitsuetan :
Betetasunaren oihutik
Kanta berriak jazrtzen doaz
Emakume
Ahotsez.

Argitik ilunera
Eta gautik egunera
Bizirik
Gu.

Itxaro Borda
For Errobiko 2019

ESKERRAK…

Ezkandrai elkartearen alboan… haien sostengu, diru-sostengu publiko (Kontseilu Orokorra, Herrialde Akitania Berria Kontseilua, Drac), Euskal Kultur Erakundea, Mikel Laboa Katedra, sostengu pribatuak, edozein motako laguntzak, Itsasu eta Kanboko udal-etatik hasiz, baita ere bertako elkarteak, ahantzi gabe laguntzaile, artista, teknikari… Erran nahi baita 21.Errobiko Festibal hori gauzatu duten guzieri. Gonbidatzen zaituztegu lan horren fruituak gurekin jastatzea eta partekatzea !
 
 «Gu geu izango gaitun bizitzaren enbor eta ardatz, 
 
                         lurraren ilunberik beltzenean erroturik erroak,                
ortzirik argitsuenean zabalduko zetinagu adarrak,  

                eta eguzkia, ilargia eta argizagiak emango fruitu »                                                                                                                                             Josean Artze

Maite Etxemendi-Axiari, Ezkandrai Elkartearen lehendakaria