SOLASALDI & ERAKUSKETAK

SOLASALDI-IKUSGARRIAK,

"EMAZTEAK SORKUNTZA ARTISTIKOAN"

PINAR SELEK, ITXARO BORDA, SYLVIE GLISSANT, eta festibaleko artistekin 
Osteguna 07/18 17:00 Sanokin, PINAR SELEK 

Istanbulen sortua Pınar Selek, Frantzian erbestutako soziologo eta idazlea da. Bere engaiamentu eta idazkien bihotzan, karriketako haurrak, Armeniarren genozidoaren denuntziaketa, emzateeri egindako bortizkeria, mugimendu sozialak...Eleberri, kondaira, mintzaldi... bere lan guziek adierazten digute bere hitzak murgiltzez jalgitzen direla. idazketa buruargi eta baliosa, bizitzeko alaitasun errebelaz betea. 

PINAR SELEK-en WEBGUNE OFIZIALA



Ostirala 07/19 10:00 Elizaldian, ITXARO BORDA 

Bere eleberri, olerki, artikulu, antzerkien bidez, Gerezien Denbora pastoralaren bidez, itzulpenen bidez... literatura euskaldunaren idazle garrantzitsuenetariko bat da. Bere desmartxen eta bere obren, bere gai maiteen, bre estiloaren bihotzean eramaiten gaitu.

Sanokin euria balinba da

 


Larunbata 07/20 10:00 Elizaldian, SYLVIE GLISSANT 

Mundu-Osoko Institutoaren zuzendaria, margolaria... Edouard Glissant literaturaren emazte pertsonaien biziaren bihotzan eramaiten gaitu.

Sanokin euria balinba da

 INSTITUT DU TOUT-MONDE

ERAKUSKETA SANOKIN :

MONIQUE BROT

"Euskal Herrian bizi eta lan egiten dut 1992 goiti. 1980ean, margoari eskaintzen diot bizia, ehungintzan ikerkerketak utzi ondotik.
Margo teknika guziak praktikatzen ditut : tinta, grabadura, marrazkia, kolaketa, erliebea, ekaia, akrilika, klera grasa, pigmentoak...
Alboan, argazkia, nere atelierraren beharretarik urrun, nere obretan sartzen den abantail bat da.

Bizi lekuak argazkitan hartzen ditut, eraikitzen edo sustzitzen ari direnak... une baten lekuko bereziak bilakatzen direnak.

Harrapatzeko unea da, noiz existentziaren formak oraindik adierazten ahal dituen sortuko ala desagertuko dena. Zeren eta, margotzearen ekintzarekin, experimentazioak obratzen du, ideiak jalgitzen eta desagertzen dira, pentsaketak urrun erretiratzen dira... eta hutsune hortan, giroak pausatzen dira. exploratzeko denboran, desegiten dira.

Honela... margo multzoak eraikitzen dira denboralditan, baina ez modu linearioan, prozesu artistiko batzu asmatzeko nahiarekin delarik.
denboraldi bakoitzak bere unea dauka, eta ez da gauzatzen batatetik bestera lerratuz, baina ekai-hiztegi pertsonal baten ustegabeko hedatze batetan. Hiztegi hau, denboran luzaz eraikia izan da, eta bere lekua atxemaiten du behin sorkutzaren abenturan."

WEB GUNEA

sanoki 1 recadré