AIRATZE

« AIRATZE … » ikusgarria

Itsasuko hegazkin zelaian agorrilaren 8an, larunbatarekin

25. ERROBIKO FESTIBALA eginen dugu heldu den urtean, bainan aurten, haren ordez, ikusgarri desberdin eta estonagarri batzu proposatzen ditugu… kanpoko zelai batzuetan, COVID-eko osasun arauak errespetatuz

Lehenbizikoa Itsasun, Urzumu mendixkako hegazkin zelaian

2020/08/08 ITSASUN 17:00 – 20h:00

Dantzari – Musikari – Makilari – Motorgabeko hegazkin pilotuekin…

Hitzordua mendebaldeko hegazkin aterpearen aintzinean

17:00 Francis MARMANDE-n lekukotasuna
Ongi ezagutzen duten Le Monde egunkari irakurleek, Baionan sortu den kazetari eta jazzeko kritikari famatuak bere lekukotasuna emanen dauku. 1966an hautatua izan zen Belahegazkinen Frantziako ekipan sartzeko… urte hortan, beste engaiamendu izan zituen eta… denbora hortan ere jazzman leienda batzu ezagutu zituen, adibidez John Coltranen kuarteta, Keith Jarrett, Sonny Rollins edo Ornette Coleman…
Francis Marmande entzuteko parada badugu… maite duen Urzumu mendixka hortan !
18:00 « AIRATZE » ikusgarria, Beñat Achiary-k proposaturik
Koreografa : Kukai konpañiako Eneko Gil
Dantzariak : Bilaka taldeko  Zibel Damestoy – Ioritz Galarraga – Arthur Barat – Oihan Indart – Iban Garat
Itsasuko makilariak, Iban Saldumbidekin
Espazioa ospatzen duen Kata kirolak, Jeff Bernard-ekin
Musikariak : Julen Achiary – bateria eta kantua / Xabi Setoain – klarineta fifre, sax sopranoa // TXINPARTAK taldea:  J-Christian Irigoyen – akordeoia / Beñat Achiary – kantu eta txalaparta, Ringo Irigoyen – beat box / Patrick Loustau – tronbona – // Nicolas Nageotte – klarinetak
Belahegazkinek ere parte hartzen dute ikusgarri hortan… AIRATZEA

 

Gauzak sinpleak izaiteko pandemiaren denbora huntan, deliberatu dugu prezio bakar bat hautatzea, beraz sartzea 10 eurotan. Urririk <12 urteko haurrentzat. Eta laguntza bat galdatzen dautzuegu, lehentasuna emaitea internet aintzineko salmentari, biziki aise baita lotura hau klikatuz.
https://www.helloasso.com/associations/association-ezkandrai/evenements/envol-airatze
Sartzeak ere Urzumu zelaian, agorrilaren 8an, arratsaldeko 4etarik goiti.

 

Milesker handi bat Itsasuko Herriko etxeariItsasuko CVV Belahegazkinen Zentroari… pandemia hunen denboran heien laguntza atxiki duten instituzio guzieriartista eta teknikalarieri… bai eta Ezkandrai taldearen laguntzaile guzieri